2022-23 IKASTURTEA

2022-2023 ikasturtean, ITSAS HODANKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Gipuzkoako 9 zentro ezberdinetan garatuko da:  Mutriku BHI, Lezo Institutua, Zurriola Ikastola, Bideberri BHI, Arantzazuko Ama BHI, Pasaia Lezo Lizeoa, Telleri Alde Ikastetxea, Koldo Mitxelena BHI eta Laskorain Ikastora.

Aurtengo edizio honetan, 3.DBH, 4.DBH eta 2.batxilergoko 400 ikasle baina gehiago bere herriko ekintzaile aktibo bihurtuko dira, itsas hondakinei aurre egingo dieten proiektu ezberdin eta originalak aurrera eramanez. 

Adi egon zaitezte!

21-22 PROIEKTUEN LEHIAKETA

2021-22 ikasturte honetan #ItsasHondakinenErronka : “Gazteak Aldaketaren Protagonistak” Unitate Didaktikoa 8 zentru ezberdinetan garatu da 452 ikaslek arazo honen inguruan tokian tokiko 100 proiektu ikaragarri aurrera emanez. Oso proiektu anitzak eta ausartak garatu dituzte #murrizketa, #berrerabilpena eta #sentsibilizazioa sustatuz, aldaketaren eragile aktiboak direla frogatuz eta beraien komunitate lokalean eragin esanguratsua eta positiboa bultzatuz!

Hona hemen, proiektuen txapelketaren 10 proiektu saridunak, benetan zorionak gazteak! 
Milesker mundu hobe baten alde zuen hondar alea jartzeagatik.

2021-2021 ikasturteko partaideak

2021-2022 ikasturtean, ITSAS HODANKINEN ERRONKA unitate didaktikoa Mutriku BHI, Lezo Institutua, Zurriola Ikastola, Bideberri BHI, Arantzazuko Ama BHI, Pasaia Lezo Lizeoa, Telleri Alde Ikastetxea eta Koldo Mitxelena BHI zentroetan garatuko da, 3.DBH, 4.DBH eta 2.batxilergoko 452 ikasle inplikatuz.

Adi egon zaitezte gazteen proiektuen berri jakiteko!

2020-21 IKASTURTEKO PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Arantzazuko Ama BHIko 3.DBHko eta Zubiri Manteoko 1.batxilergoko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. Gazte hauek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

MUTRIKU BHIko 4.DBHko PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Mutrikuko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. 4.DBHko nerabeek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

HIRUBIDE BHIko 3.DBHko PROIEKTU IRABAZLEAK

2020-21 ikasturtean Irungo Hirubide Institutuko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. 3.DBHko nerabeek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!

CONTAMINATION WAR_PLASTIKIDEA

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_ENEKO RUIZ, SARA MARTIN ETA IRATXE HERRERO

Proiektu honekin lortu nahi duguna da irakurtzen dutenek kontzientziatzea. Egin digun lana izan da web orri bat sortu taldekideen artean bildutako informazioarekin. Ideia hau oso ona iruditu zitzaigun Interneta ia mundu osoan eskuragarri dagoen tresna delako eta mundu osoko edozeinek irakur dezake weba. Proiektua Instagrametik eta Whatsappetik bidali dugu eta auskalo zenbat pertsonek konpartitu duten. Espero dugu asko izatea. Informazioa irakurriz gauza berri asko ikas ditzakezu. Anima zaitez!

https://ourcontaminationwar.blogspot.com/

BIRZIKLAPENAREN JINKANA_HOR DAGO KOXKA

KOLDO MITXELENA BHI, 3B_ARAITZ TRINCADO, HODEI OROZ ETA SALMA BLANCO

·Gure helburua proiketu honekin da umeei erakustea nola birziklatu eta bigarren erabilpen bat ematea zakarrontzira botatzeko dauden gauzei.

· Gu talde bezala proiektuan nahiko ondo lan egin dugu. Errexa izan da gure artean komunikatzea, batez ere azkeneko momentu honetan. Lehen elkarrekin egin behar genuenez ez ginelako erraz adosten. Bakoitzak bere lana ondo egin du.

Gero gure ustez gure helburua lortu dugu, materialak birziklatea eta haurrak birziklatzen jakitea zen. Eta gainera jolasen bidez ikastea askoz dibertigarriagoa dela iruditu zaigu. Ere konfinamenduan gaudenez jolas hauei esker gutxiago aspertuko dira eta elkarrekin denbora gehiago pasako dute.

Izan dugun zailtasun bat izan da, askotan aldatu dugula pentsatuta geneukagun proiektua. Hasieran, jinkana bat egin nahi genuen Biteriko ikasleentzat. Baino pandemiarengatik pentsatu genuen gure familiarrei egitea jokuak. Azkenean asko pentsatu ondoren iritsi ginen konklusiora, hoberena zela jokuen tutorial batzuk grabatzea eta horrela nahi duenak, nahi duen tokitik jolastu ahalko zuen.

Haurrek inspiratu ziguten, bideoak egin ahal izateko, ikastetxearekin kontaktuan jarri eta bideoak beraiei bidali gelaz gela bidaltzen joateko. Gure audientzia nagusia ikasleak izan dira, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako haurrak birziklatzen jakitea.

Honekin ikasi dugu zein zaia den proiektu bat aurrera eramatea, guztion artean ados jartzea, guztiok partizipatzea edo zerbait egitea…  Hirurok ikasi dugu ondo editatzea, asko erabili dugulako. Ere ikasi dugu talde lan bat egiten taldean egon gabe, bakoitzak bere etxetik, bera zatia egiten zaia izan arren. Eta inportanteena, konturatu gara gauden momentuan, eta zein garrantzitsua den birziklatzea.

RUDOLPH ARRAINA_BIORGANIKOAK

KOLDO MITXELENA BHI, 3A_AITANA GAZTELUMENDI, AXEL LOPEZ, YERAI VIDAL ETA ITXASO GIL.

Haurrei planeta zaintzen eta gehiago birziklatzen irakasten saiatu gara, helburua plastikoa murriztea zen. Haurrei irakatsi nahi diegu itsasoa momentu honetan nola dagoen.

Ezin dugu esan proiektu honekin zerbait aldatuko dugunik, baina haurrei gauzak lurrera eta itsasora ere ez botatzen irakats diezaiegun.

Momentuz ezin izan dugu jendeari proiektuari buruz irakatsi coronavirusen ondorioz, hau da, hainbat ikastetxerekin harremanetan jarri eta ikasle batzuei irakurri ahal izango genioke. Gure liburua entzuten lehena aitanaren anaia izan zen. 

Proiektua pentsatzeko eta garatzeko hilabete bat behar izan dugu.

Hainbat bideo ikusi genituen haur txikiei itsasoan gertatzen ari zena,zer gertatzen ari zen jakin zezaten irakasten.

Hori ikusita, haurrei itsasoan zer gertatzen den irakasteko liburu bat egitea erabaki genuen.

Zatirik onena liburua sortzea zen, pertsonaiak egitea eta horrela … Eta gogorrena historia burutu eta ideiak historioan nola txertatu.

Plastikoa murriztea eta askoz gehiago birziklatzen ikasi dugu.

Hemen gure ipuina, ea gustoko duzuen!!!