Taldearen
datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak
Lezo institutua, 3.C:
Maialen Rodriguez
Janitz Ancisar
Juan Andres Uribe
Naroa Jimenez
Liher Saiz
Xabat Manso
Julen Aguete
Proiektuaren
izenburua eta taldearen izena
Proiektuaren eta taldearen izena
“Benetako Heroiak” da.
Proiektuaren
helburu nagusia
Proiektu dibulgatiboa da, beraz, adin
txikiagoei eta bere gurasoei plastikoen eragina eta konponbidea aurkeztea da
helburu nagusia.
BENETAKO
HEROIAK PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue?
Covid-19 gaixotasunaren ondorioz, ezin
izan genuen proiektua Lezo Herri Eskolan aurkeztu. Nahiz eta ezin izan
proiektua aurkeztu, aurrera doa eta
espero dugu 4 hilabete ondoren aurkezteko aukera izatea.
Zenbat pertsonengana iritsi
zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren berri?
Esan dugun bezala, Lezo Herri Eskolan
aurkeztu nahi genuen proiektu hau. Alde batetik, eskola honetako ikasleei
iritsi nahi izan genuen baina hori ez da posible izan, bakarrik eskolako
zuzendariak daki proiektu honen buruz.
Nor izan zen zure audientzia
nagusia?
Berez, gure audientzia Lezo Herri
Eskolako irakasleak, ikasleak eta ikasleen gurasoak ziren. Geroago, beste
bideo bat prestatuko genuen Youtuben argitaratzeko eta jende gehiago bideo
honen informazioa barneratzeko eta zerbait gehio ikasteko plastikoen problema
honen buruz.
Zenbat denbora behar izan duzue
proiektua garatzeko?
Proiektua garatzeko hilabete behar izan
genuen. Bideoa prestatzeko aste bat eta proiektua aurkezteko materiala lortu
beste aste bat.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte
proiektu honetarako?
Ez digu inorrek inspiratu, klasean
burutako ideia bat garatu dugu.
Zein izan zen zure proiektuaren
parterik gogokoena?
Bideoaren antolakuntza eta egiteko
garaien taldekideek oso momentu onak pasa genituen.
Eta gogorrena?
Beharrezko informazio guztia lortzeko
garaian.
Zer ikasi duzue?
Talde lanean aritzea baino, gure artean lana banatzea; hondakinen egoera, motak eta ondorioei asko ikasi dugu eta konponbideen adibide batzuk ere ikasi ditugu.
Hobetzeko proposamenik?
Ez.
Beste zerbait?
Espero dugu aurkezteko aukera izatea, ezer ez gehiago.
Gure proiektua
“Benetako Heroiak” deitzen da. Klaseko orduetan burutako ideia batetik abiatuta
proiektua ia osoa egitea lortu dugu. Proiektu honen helburu nagusia pertsonak
hondakinen ondorioei eta konponbidei buruz informatzea da, hau da, gure
proiektua proiektu dibulgatiboa da.
Zer lortu dugun hitz egiterako garaian esan dezakegu akademikoki eta kontzientzialki
emaitz onak lortu ditugu, gure artean eta klasean asko ikasi dugulako.
Irakasleak klasean proposatutakoaren
erdiaren baino gehiago lortu dugu, klasean ikasitakoa barneratu eta
proiektu batean garatu dugu, baina azkeneko bolada honetako egoera kontuan
ikusi ondoren, proiektuaren amaiera bukatu gabe utzi izan dugu.
Zabaltzeari begira, proiektuari amaiera ematea izango litzakete eta
horrekin batera proiektua aurkeztea eta esperientziaz gozatu. Gure ustez
proiektua bukatu ondoren, Ekofish eta Mater museoaren lehiaketa irabaziko
genuke.
Proiektuaren amaierara iritsi izan baginen, Lezo Herri Eskolako
irakasleak, ikasleak eta ikasleen gurasoei iritsiko ginake. Geroago, beste
bideo bat prestatuko genuke Youtuben argitaratzeko eta proiektua publikoa
bihurtzeko.
Proiektua garatzeko hilabete gutxi batzuk egon gara beharrezko gauzak
garatzen, baina aldaketa desberdinekin ezin izan dugu guztia bukatzeko astia
eduki. Dena normal jarraituko baluke, seguruenik aste pare batetan bukatuta
egongo litzateke proiektua, bideoak, aurkezpenak eta pentsatuta genuen guztia.
Proiektu hau aurrera eramateko garaian ez gaitu inork ez inspiratu,
klasean atera ziren bi ideien ondorioz atera zen ideia eta guztien artean
erabaki hartu genuen.
Proiektuaren parterik gogokoenak bideoak egiteko garaia eta haien
antolakuntza izan ziren. Oso ondo pasa genuen eta barre asko bota genituen ere.
Gogorrena berriz, beharrezko informazio, bideo, argazki eta haien
antolakuntza izan zen. Leku desberdinetan informazio asko bilatzen egon ginen,
bideoak grabatzen eta argazkiak lortzen.
Hobetzeko proposamenik ez dugu, dena nahiko ondo joan da.
Bukatzeko, eskerrak eman Mater museoari eta Ekofish-i proiektu hau
egiteko aukera emateagatik.
Institutuan dagoen plastiko kantitate handiaren; hau da, plastikoaren gehiegizko erabileraren inguruan, ohar daitezen, institutuko ikasle eta irakasle guztiak.
……………………………… PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue?
Aste batez, institutu osoan dauden plastiko hondakinen zakarrontzietako plastiko guztia biltzen egon ginen. Bai patioko zakarrontzietatik; eta, bai, barruan dauden plastiko zakarrontzietatik ere. Plastiko guzti hori, boltsa handi batzuetan gorde genuen; eta, jada, hondakin plastiko nahikoa bildu genuenean, balearen sorkuntzarekin hasi ginen. Balea egiteko, kartulina, zeloa, silikona eta hondakin plastikoak behar izan genituen. 9 kartulina orri batera itsatsi genituen eta denak elkartuz, orri erraldoi bat sortu genuen. Ondoren, balea, handi-handia, irudikatu genuen. Benetazko bale baten itxura lortu zuenean, silikonaren laguntzaz, hondakin plastiko guztiak itsatsi genituen. Tokia genuenez, hainbat mezu kontzientziatzaile idatzi nahi genituen. Hori zen proiektuaren helburua, plastikoz beteta zegoen bale horren helburua zezan jendeak. Mezu hauek idatzi nahi genituen: EA DENEN ARTEAN LOR DITZAKEGUN INSTITUTUKO PLASTIKOAREN GEHIEGIZKO ERABILERA MURRIZTEA! etaGURE ERRUZ OZEANO ETA ITSASO ASKO GUK GAIZKI BIRZIKLATUTAKO, PLASTIKOAREN ONDORIOZ KLATETUAK DIRA. Gainera, ideia generala, institutuan aste batean sortzen genuen plastikoaren gehiegizko erabilera azaltzea zen. Hori dela eta, balea bost egunetan bereiztea zen ideia. Horrela astelehenean, asteartean asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egin genuen plastikoaren erabileraren kantitateaz ohartuko ginateke. Horregatik, aste batean aritu ginen hondakin plastikoak biltzen, gehienak, hamaiketakoaren plastikozko zorroak zirenak. Hala ere, askotan albal paperra gehiegi erabiltzen dugu, tuper edota berrerabil daitezkeen boltsa horiek erabili beharrean. Horregatik, jendea kontzientziatu nahi genuen. Azkenean gu ez baikara kaltetuak amaitzen dugun bakarrak. Baizik eta, itsasoek eta bertan bizi diren espezie guztiak ere.
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren berri?
Koronabirusaren gizarte larrialdi hau dela eta, proiektua guztiz amaitzeko ez genuen astirik izan. Hori dela eta, mezua ez zen jende askorengan iritsi. Soilik, Anak eta Agusek ikusi ahal izan zuten. Eta geure klaseko beste hainbat ikaskidek ere ikusi dute, klasean landu baikenuen proiektuaren zati handi bat.
Nor izan zen zure audientzia nagusia?
Esan dugun bezela, krisia erdian dela eta, ezin izan genuen insitutuaren aurrean aurkeztu. Horregatik, audientzia nagusia gelakideak, Ana eta Agus izan ziren.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?
Koronabirusaren krisialdiarengatik; hau da, alarma esatuaren ondorioz, proiektuaren lana denbora luzez luzatu egin zaigu. Hala ere, aste batez, hondakin plastikoaren bilketan aritu ginen. Noski, biologia eta geologiako edo fisikako eta kimikako saioetan. Hori amaitzean, hondakin plastiko guztiak, egindako orri erraldoian itsatsi behar izan genituen, balea irudikatu genuen hutsune horretan zehazki. Horren aurretik ere, kartulinaren eta balea irudikatzearen sorkuntzarekin aritu ginen. Hori dela eta, gutxi gora behera, hiru edo hiru eta erdi astez aritu ginen lanean.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako?
Institutuan ikusten genuen gehiegizko plastikoaren erabilera ikusten genuenez, proiektu polita eta; gainera, dibertigarria zela uste genuen. Hori dela eta, proiketu polita eta aldi berean kontzientziatzailea egiten saiatu ginen.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena?
Proiektua generalean asko gustatu zaigu, guk pentsatutako proiektua errealitate bihurtu dugu eta lanean gustura aritu gara. Patioko eta institutuko barruko zakarrontzietatik hondakin plastikoak biltzea gustatu zaigu. Zakarrontzietan zegoen plastikozko kantitate guztiak ongi ikusi ahal izan genituen. Eta gure proiektuan gehiago sakondu ahal izan genuen, zakarrontzietan zegoen plastiko kantitateari ekser. Hala ere, beste aldetik ete, balearen sorkuntza dugu; hau da, hondakin plastikoak balean itsastea. Honekin ere asko disfrutatu dugu.
Eta gogorrena?
Gogorrena dudarik gabe; hasierako zatia izan zen, hau da, proiektuaren prestakuntza eta ideiak pentsatzea. Balea marraztea eta bertan plastikoak itsastea ere konplikatua egin zitzaigun.
Zer ikasi duzue?
Plastikoa gehiegi erabiltzen dugula ikasi dugu. Hau da, haren gehiegizko erabileraz konkretuki. Zentzugabeko plastikoaren erabilera murriztu behar dugula ere ikasi dugu. Beste jendea kontzientzitzeaz gain, geure buruak oraindik eta gehiago ere kontzientziatu ditugu. Askotan behar ez den plastikoaren erabilera bat burutzen dugu, beste erremedio batean pentsatu gabe. Hori dela eta, kontuan hartuz ere proiektua amaituta ez dagoela, oraingoz lan ona egin dugula uste dugu. Gainera, aste batez, garbitzaileen lanaren zati bat burutu genuen eta haien azaletan jarri ahal izan genuen. Haiek ere astero hondakin plastiko mordoa bildu behar baitute.
Hobetzeko proposamenik?
Agian proiektua geroz eta kontzientzitzaileago eta ikaragrriagoa izan dezan, kartulinaren dimentsitatea handiago egin genezakeen. Horrekin batera, balea handiago iazngo litzateke eta barruan hondakin plastiko gehiago ikusiko lukete institutuko ikasle guztiek. Eta agian, modu horretan, kontzientzitzaileagoa izango litzateke.
ARGAZKI HONETAN IKUS DITZAKEGU, ASTE HORREN BITARTEAN JASOTAKO HONDAKIN PLASTIKO GUZTIA. ONDOREN, PROIEKTUA ERABILIA IZATEKO:
HONDAKIN PLASTIKOZ BETETAKO BALEA
Hemen aurkezten dizuegu gure proiektua. Ikusten duzuenez, balea guztiz plastikoz beteta dago.
Leheno aipatu dugun moduan, proiektua ez dago guztiz amaituta hala ere, bukatzeko ahalmena badugu, proiketu polita, esanguratsua eta kontzientziatzailea sortzeko aukera izan ahalko dugu. Oraindik balea asteko bost egunetan banatzea eta bi mezu esanguratsu aipatzean falta zaigu. Hala ere, oraingoz, balearen sorkuntza eginda dago eta bertan ere hondakin plastiko guztiak; zehazki, aste oso batez jasotakoak, itsatsitak. Modu horretan gehiegizko plastikoaren erabileraz ohar daiteke institutuko jendea.
Gainera, ozeanoek eta itsasoek duten kutsaduraz ohartzeko ere kapazak izan ahalko dira.
Aste honekin jada, hiru aste daramatzagu. Hori dela eta aurrerapen asko egin ditugu. Hala nola, proiektua forma hartzen hasi da. Martxoaren 2ko astean da hau; baina, aurreko astean ere; hau da, otsailaren 24ko aste horretan ere, lanean aritu gara.
Konkretuki, A4 tamainako bederatzi orri itsatsi genituen, orri erraldoi bat sortuz. Ondoren orri erraldoi horretan, balea marraztuko baikenuen.
Horregatik, arkatzez balearen itxura; hau da, bele baten izugarrizko antza zuen bale bat marraztu genuen. Zelorekin itsatsi genituen orri haiek; eta, proiektu interesgarria eta erakargarria lortu genuen.
Hala ere ez zegoen amaituta; horregatik, martxoaren 2ko astean, jasotako hondakin plastiko guztiak, balearen barnean itsasten hasi ginen. Silikonaren laguntzaz itsatsi genituen hondakin plastiko guzti haiek.
Azkenean, proiektu polita gelditu zela uste dugu; nahiz eta, guztiz amaituta ez egon. Alarma estatu honen ondorioz, amaitzeko zenbait gauza falta zaizkigu. Hala ere, zenbait gauza horien falta izanez ere, proiektu polita, esanguratsua edota erakargarria lortu dugu.
Hori dela eta, proiektua guztiz amaituta dugunean, institutuko pasiloan jarriz, institutuko ikasleak eta iraskasleak ere proiektuaren berri izango dute. Horrela ere, institutuko gehiegizko plastikoaren erabileraz ere. Noski, itsasoek eta ozeanoek jasaten ari diren hondakin plastiko guztien kalteak kontuan hartuta.