Lezo Institutua, 3A, Hondakin Ontziak taldea
Taldearen datuak: Eskola, klasea eta taldekideen izen-abizenak | Lezo Institutua, DBH 3. A. Miren Urdanpilleta. Hodei Rodriguez. Unai Ruiz. Aiur Illarreta. |
Proiektuaren izenburua eta taldearen izena | Taldea: Hondakin ontziak. Proiektuaren izena: Institutuko hondakin ontziak. |
Proiektuaren helburu nagusia | Institutuko hondakin bereizketa desegokiagatik, hondakin ontzi berriak institutuan jartzea, honela bereizketa hobea edukitzeko. |
INSTITUTUKO HONDAKIN ONTZIAK PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA | |
Zer lortu duzue? | 118 sinadura lortu ditugu, horrek esan nahi du institutuan jendeak zabor ontzi berriak jarri nahi dituela. |
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren berri? | Institutuko jendearengana iritsi gara. 130 pertsona inguru baina proiektuaren aldekoak 118 dira. Ez zigun denbora eman jende gehiagorekin hitz egiteko. |
Nor izan zen zure audientzia nagusia? | Audientzia nagusia institutuko ikasleak izan dira, nahiz eta irakasle batzuk ere parte hartu duten. Ikasle gehienak DBH 3-koak izan dira. |
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko? | Lau aste inguru pasa genituen; eskolan dauden zabor ontziak ikusi eta aztertuz, sinadurak astean behin bilduz jolas garaietan, katalogo desberdinetan ordezteko zabor ontziak begiratuz,… |
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako? | Guk geuk eta irakasleek. Gure proiektua irakasleek proposatu ziguten eta guk aurrera eraman dugu. |
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena? | Sinadurak biltzea izan da gogokoena institutuko jendearekin egon garelako. |
Eta gogorrena? | Zuzendariari gutun egokia idaztea eta berari guk nahi genuena adieraztea. |
Zer ikasi duzue? | Institutuan zaborra oso gaizki bereizten dela eta hori ekidin daitekela. Zuzendariari mezu egoki bat bidaltzen eta sinadurak biltzen ere ikasi dugu. |
Hobetzeko proposamenik? | Proiektua hobetzeko, denbora gehiago eta institutuan egotea beharko genuke. |
Beste zerbait? | Oso gustura haritu gara lanean eta ondo pasatu dugu. Gaur egungo arazo handi batez jabetu gara eta hemendik aurrera gehiago pentsatuko dugu zaborra botatzerakoan. |




Hauek izan dira proektuan zehar atera ditugun argazkiak, hemen ikus daiteke institutuan ez ditugula zaborrontziak errespetatzen ez dugu zakar bakoitza bere lekuan botatzen.