Institutuan dagoen plastiko kantitate handiaren; hau da, plastikoaren gehiegizko erabileraren inguruan, ohar daitezen, institutuko ikasle eta irakasle guztiak.
……………………………… PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Zer lortu duzue?
Aste batez, institutu osoan dauden plastiko hondakinen zakarrontzietako plastiko guztia biltzen egon ginen. Bai patioko zakarrontzietatik; eta, bai, barruan dauden plastiko zakarrontzietatik ere. Plastiko guzti hori, boltsa handi batzuetan gorde genuen; eta, jada, hondakin plastiko nahikoa bildu genuenean, balearen sorkuntzarekin hasi ginen. Balea egiteko, kartulina, zeloa, silikona eta hondakin plastikoak behar izan genituen. 9 kartulina orri batera itsatsi genituen eta denak elkartuz, orri erraldoi bat sortu genuen. Ondoren, balea, handi-handia, irudikatu genuen. Benetazko bale baten itxura lortu zuenean, silikonaren laguntzaz, hondakin plastiko guztiak itsatsi genituen. Tokia genuenez, hainbat mezu kontzientziatzaile idatzi nahi genituen. Hori zen proiektuaren helburua, plastikoz beteta zegoen bale horren helburua zezan jendeak. Mezu hauek idatzi nahi genituen: EA DENEN ARTEAN LOR DITZAKEGUN INSTITUTUKO PLASTIKOAREN GEHIEGIZKO ERABILERA MURRIZTEA! etaGURE ERRUZ OZEANO ETA ITSASO ASKO GUK GAIZKI BIRZIKLATUTAKO, PLASTIKOAREN ONDORIOZ KLATETUAK DIRA. Gainera, ideia generala, institutuan aste batean sortzen genuen plastikoaren gehiegizko erabilera azaltzea zen. Hori dela eta, balea bost egunetan bereiztea zen ideia. Horrela astelehenean, asteartean asteazkenean, ostegunean eta ostiralean egin genuen plastikoaren erabileraren kantitateaz ohartuko ginateke. Horregatik, aste batean aritu ginen hondakin plastikoak biltzen, gehienak, hamaiketakoaren plastikozko zorroak zirenak. Hala ere, askotan albal paperra gehiegi erabiltzen dugu, tuper edota berrerabil daitezkeen boltsa horiek erabili beharrean. Horregatik, jendea kontzientziatu nahi genuen. Azkenean gu ez baikara kaltetuak amaitzen dugun bakarrak. Baizik eta, itsasoek eta bertan bizi diren espezie guztiak ere.
Zenbat pertsonengana iritsi zarete?/Zenbat pertsonek izan dute zuen proiektuaren berri?
Koronabirusaren gizarte larrialdi hau dela eta, proiektua guztiz amaitzeko ez genuen astirik izan. Hori dela eta, mezua ez zen jende askorengan iritsi. Soilik, Anak eta Agusek ikusi ahal izan zuten. Eta geure klaseko beste hainbat ikaskidek ere ikusi dute, klasean landu baikenuen proiektuaren zati handi bat.
Nor izan zen zure audientzia nagusia?
Esan dugun bezela, krisia erdian dela eta, ezin izan genuen insitutuaren aurrean aurkeztu. Horregatik, audientzia nagusia gelakideak, Ana eta Agus izan ziren.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?
Koronabirusaren krisialdiarengatik; hau da, alarma esatuaren ondorioz, proiektuaren lana denbora luzez luzatu egin zaigu. Hala ere, aste batez, hondakin plastikoaren bilketan aritu ginen. Noski, biologia eta geologiako edo fisikako eta kimikako saioetan. Hori amaitzean, hondakin plastiko guztiak, egindako orri erraldoian itsatsi behar izan genituen, balea irudikatu genuen hutsune horretan zehazki. Horren aurretik ere, kartulinaren eta balea irudikatzearen sorkuntzarekin aritu ginen. Hori dela eta, gutxi gora behera, hiru edo hiru eta erdi astez aritu ginen lanean.
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako?
Institutuan ikusten genuen gehiegizko plastikoaren erabilera ikusten genuenez, proiektu polita eta; gainera, dibertigarria zela uste genuen. Hori dela eta, proiketu polita eta aldi berean kontzientziatzailea egiten saiatu ginen.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena?
Proiektua generalean asko gustatu zaigu, guk pentsatutako proiektua errealitate bihurtu dugu eta lanean gustura aritu gara. Patioko eta institutuko barruko zakarrontzietatik hondakin plastikoak biltzea gustatu zaigu. Zakarrontzietan zegoen plastikozko kantitate guztiak ongi ikusi ahal izan genituen. Eta gure proiektuan gehiago sakondu ahal izan genuen, zakarrontzietan zegoen plastiko kantitateari ekser. Hala ere, beste aldetik ete, balearen sorkuntza dugu; hau da, hondakin plastikoak balean itsastea. Honekin ere asko disfrutatu dugu.
Eta gogorrena?
Gogorrena dudarik gabe; hasierako zatia izan zen, hau da, proiektuaren prestakuntza eta ideiak pentsatzea. Balea marraztea eta bertan plastikoak itsastea ere konplikatua egin zitzaigun.
Zer ikasi duzue?
Plastikoa gehiegi erabiltzen dugula ikasi dugu. Hau da, haren gehiegizko erabileraz konkretuki. Zentzugabeko plastikoaren erabilera murriztu behar dugula ere ikasi dugu. Beste jendea kontzientzitzeaz gain, geure buruak oraindik eta gehiago ere kontzientziatu ditugu. Askotan behar ez den plastikoaren erabilera bat burutzen dugu, beste erremedio batean pentsatu gabe. Hori dela eta, kontuan hartuz ere proiektua amaituta ez dagoela, oraingoz lan ona egin dugula uste dugu. Gainera, aste batez, garbitzaileen lanaren zati bat burutu genuen eta haien azaletan jarri ahal izan genuen. Haiek ere astero hondakin plastiko mordoa bildu behar baitute.
Hobetzeko proposamenik?
Agian proiektua geroz eta kontzientzitzaileago eta ikaragrriagoa izan dezan, kartulinaren dimentsitatea handiago egin genezakeen. Horrekin batera, balea handiago iazngo litzateke eta barruan hondakin plastiko gehiago ikusiko lukete institutuko ikasle guztiek. Eta agian, modu horretan, kontzientzitzaileagoa izango litzateke.
ARGAZKI HONETAN IKUS DITZAKEGU, ASTE HORREN BITARTEAN JASOTAKO HONDAKIN PLASTIKO GUZTIA. ONDOREN, PROIEKTUA ERABILIA IZATEKO:
HONDAKIN PLASTIKOZ BETETAKO BALEA
Hemen aurkezten dizuegu gure proiektua. Ikusten duzuenez, balea guztiz plastikoz beteta dago.
Leheno aipatu dugun moduan, proiektua ez dago guztiz amaituta hala ere, bukatzeko ahalmena badugu, proiketu polita, esanguratsua eta kontzientziatzailea sortzeko aukera izan ahalko dugu. Oraindik balea asteko bost egunetan banatzea eta bi mezu esanguratsu aipatzean falta zaigu. Hala ere, oraingoz, balearen sorkuntza eginda dago eta bertan ere hondakin plastiko guztiak; zehazki, aste oso batez jasotakoak, itsatsitak. Modu horretan gehiegizko plastikoaren erabileraz ohar daiteke institutuko jendea.
Gainera, ozeanoek eta itsasoek duten kutsaduraz ohartzeko ere kapazak izan ahalko dira.
Aste honekin jada, hiru aste daramatzagu. Hori dela eta aurrerapen asko egin ditugu. Hala nola, proiektua forma hartzen hasi da. Martxoaren 2ko astean da hau; baina, aurreko astean ere; hau da, otsailaren 24ko aste horretan ere, lanean aritu gara.
Konkretuki, A4 tamainako bederatzi orri itsatsi genituen, orri erraldoi bat sortuz. Ondoren orri erraldoi horretan, balea marraztuko baikenuen.
Horregatik, arkatzez balearen itxura; hau da, bele baten izugarrizko antza zuen bale bat marraztu genuen. Zelorekin itsatsi genituen orri haiek; eta, proiektu interesgarria eta erakargarria lortu genuen.
Hala ere ez zegoen amaituta; horregatik, martxoaren 2ko astean, jasotako hondakin plastiko guztiak, balearen barnean itsasten hasi ginen. Silikonaren laguntzaz itsatsi genituen hondakin plastiko guzti haiek.
Azkenean, proiektu polita gelditu zela uste dugu; nahiz eta, guztiz amaituta ez egon. Alarma estatu honen ondorioz, amaitzeko zenbait gauza falta zaizkigu. Hala ere, zenbait gauza horien falta izanez ere, proiektu polita, esanguratsua edota erakargarria lortu dugu.
Hori dela eta, proiektua guztiz amaituta dugunean, institutuko pasiloan jarriz, institutuko ikasleak eta iraskasleak ere proiektuaren berri izango dute. Horrela ere, institutuko gehiegizko plastikoaren erabileraz ere. Noski, itsasoek eta ozeanoek jasaten ari diren hondakin plastiko guztien kalteak kontuan hartuta.
Gelakideak, egin nahi genuean. Beheko eskolara joan nahigenuen eta ez da posiblea izan kontuan hartuta oraingo egoera, dzingo dugu egin gutxienez eskolak berriro ireki arte.
Zenbat denbora behar izan duzue proiektua garatzeko?
Bi hilabete. Lehenengo asteetan “teoria” eman genuen, gero
Nork edo zerk inspiratu zaituzte proiektu honetarako?
Guri bururatu zutzaigun, baina internetek ere lagundu zigun.Zerbait dibertigarria egin nahi genuen, umeei erakusteko unean ez txapa botatzeko eta dibertigarria izateko.
Zein izan zen zure proiektuaren parterik gogokoena?
Eskulanak egiteko geratu ginen eguna. Oso oso ondo pasatu genuen, kriston farrak bota genituen.
Eta gogorrena?
Plastikoa biltzearen zatia oso gogorra egin zaigu eta beste bat ere, denak gelditu gintezkeen egun bat bilatzea, baina bat okupatua zegoelako edo ezin zuelako.
Zer ikasi duzue?
Gehiago birziklatzen ikasi dugu, egoera nola dagoen ere gehiago barnerarazi digute.
Hobetzeko proposamenik?
Jendeak horrela jarraitzen baldinbadu argi dago planeta eta animaliak ez dutela askoz gehiago biziko, eta deskuidatzen bagara guri berdina gertatuko zaigu.
Taldekideak: Irati Etxegoien, Nora Hernandez eta Irati Agirre.
Proiektuaren izena: Eskulan berrerabilgarriak
Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak:
Lehengo astean, ez genuen denborarik eduki gauza asko aurreratzeko, azterketa asko eduki ditugulako eta eskolan jo eta ke ibili garelako.
Lehenengo astean egin genuena, proiekturako ideiak biltzea izan zen; bigarrenean, eskulanetarako materiala banatu taldekideen artean; eta azken bi asteetan, ez dugu denborarik eduki gauza asko aurreratzeko, beraz, etxeko material berrerabilgarriak lortu ditugu (adibidez, tetrabrikak, komuneko paperaren rolloa…).
Eta jadanik, material guztia lortu dugunez, hurrengo astean proiektuarekin asteko prest gaude.
Taldekideak:Naroa Bengoetxea, Ekaitz Alonso, Tsulandi Ras eta Jery Lazo
Proiektuaren izena:Transformers
Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak: kartoiarekin sorbalda egiten ibili gara, oraidik lana falta zaigu: kartoia margotu, kartoia oraindik moztu, neurriak hartu Jeryren gorputzaz…
Taldekideak: Naroa Bengoetxea, Jery Lazo, Tsulandi Ras eta Ekaitz Alonso
Proiektuaren izena:Transformers
Azkeneko asteko berriak/aurrerapenak: Duela aste bat guanteak egin genituen, eta Jeryren gorputza gutxi gora behera neurtu genuen, Tsulandi kartoia mozten hasi zen Jeryren gorputzarentzako