Aste honetan, ECO-CUP taldeko kideek, ECO-CUP proiektuan egin dituzten aurrerapausoak aurkezten dizkigute:
ARANTZAZUKO AMA BHI
2.ASTEA – GARAPENA – ECO-CUP
ECO-CUP taldeko kideek, ECO-CUP proiektuan egin dituzten aurrerapausoak aurkezten dizkigute:
2020-21 IKASTURTEKO PROIEKTU IRABAZLEAK
2020-21 ikasturtean Arantzazuko Ama BHIko 3.DBHko eta Zubiri Manteoko 1.batxilergoko nerabeak itsas hondakinen mehatxuari aurre egiteko beraien hondar alea jarri dute. ITSAS HONDAKINEN ERRONKA Unitate Didaktikoaren baitan, arazoa bereganatu ondoren, honi aurre egiteko tokian tokiko proiektu paregabeak garatu dituzte. Gazte hauek, aldaketaren protagonistak izan daitezkeela frogatu dute, eta honen fruitu dira proiektuen lehiaketaren irabazle hauek!
