Mutriku BHI 4V1
Mutriku BHI. No Plastic taldearen aurrerapausoak
Mutriku BHI. V1 – A taldea
Aste honetan Sites-eko web orria amaitu eta tailerrak burutuko ditugun geletan erabiliko ditugun beste bi aurkezpen amaitu ditugu. Gure kartela ere amaitu egin dugu eta itsulapikoa (txerria) erdi amaituta utzi dugu. 1. DBH-ko plastikako irakaslearen hitz egin dugu, bere orduetan burutzeko gure tailerrak.
Mutriku BHI. EKOGU taldearen aurrerapausoak
Mutriku BHI V1 – B taldea
Aste honetan zehar stand-a apaintzeko kartelak egin ditugu. Stand-ean ipiniko ditugun gauzak egin eta amaitu ditugu: xaboia eta maskarilla ezberdinak.
Mutriku BHI. EKOGU proiektuaren aurrerapausoak
Mutriku BHI. V1 – B taldea
Aste honetan kartelak guztiz amaitu eta inprimatu egin ditugu nola ikusiko diren ikusteko. Beharrezkoak genituen osagaiak banatu ditugu egin behar dugun gauzak egiteko. Maskarilak eta jaboiak egin behar genituen baina arazoak izan genituen eta horregatik STANDa apaintzeko kartel batzuk egiten hasi gara.
Mutriku BHI. NO PLASTIC proiektuaren aurrerapausoak
Mutriku BHI. V1 – A taldea
Aste honetan kartel informatiboa amaitzen egon gara eta DBH 1eko geletan erabiliko dugun aurkezpenarekin jarraitu dugu. Ideia berri bat eduki dugu, Web orri bat sortzea hondakinak berrerabiltzeko ideia gehiago azaltzeko bertan; Sites batean gaude egiten hau. Figurak egin ditugu baina azkenengo xehetasunak falta zaizkigu.
Mutriku BHI. NO PLASTIC proiektuaren aurrerapausoak
Mutriku BHI. V1-A taldea
Aste honetan gure proiektua aurkezteko bideoa egiten egon gara, ondoren, nola egin adostu behar genuen. Gure proiektua honako honetan datza: plastikoa muriztu eta berrerabiltzeko tailerrak egitea 1.DBHko ikasleekin. Adostu ondoren proiektua egiten hasi gara, lehenengo 20 segunduko bideoa grabatu behar genuen, ondoren kartelak egiten hasi gara. Beste egun baten gure tailerrean egin beharreko figurak (itsulapikoa eta mobila eusteko euskarria) egin ditugu jakiteko egin ahal zirela. Eta azkenik tailerrean aurkezteko aurkezpena prestatzen hasi gara.
Mutriku BHI. EKOGU proiektuaren aurrerapausoak
Mutriku BHI. V1-B taldea
Aste honetan zehar aurkezpen bideoa egin dugu guk egingo dugun lana aurkezteko. Gure helburua mikroplastikoen murrizketari buruzko kanpainia bat egitea da eta kosmetikoetako mikroplastiko primarioetan oinarrituko gara. Egingo ditugun ekintzak antolatu eta horretarako 6. fitxa bete dugu. Kartelak egin ditugu eta horiek inprimatu egingo ditugu eskola mailan jartzeko.
Mutriku BHI – NO PLASTIC proiektuaren aurkezpen bideoa
Mutriku BHI. V1-A taldearen proiektuaren aurkezpen bideoa